2003koen FESTA-Hasiera

Imagen relacionada

Gaur, lagun-taldea elkartu zarete helburu konkretu batekin: Zuen promozioko FESTA ANTOLATZEA!!!

Festa ikasturte amaieran izango denez, egin behar guztiak prest egon beharko dute aurreko asterako. Gainera, prestatu dituzuen ekintzak ahalik eta jende gehienak ezagutu ditzan, aurkezpena bideoz grabatu, editatu,  eta YOUTUBEn zintzilikatzea erabaki duzue. Beraz, maiatzaren 23tik 27ra bitarteko asterako zuen bideo aurkezpenak YOUTUBEn egon beharko du zintzilikatua.

Animo eta lanera!!!

  1. ATALA: TALDEAREN ANTOLAKETA

1.1. Antolaketa taldearen izena, taldekideak eta logotipoa

1.2. Aurtengo festaren lema eta logotipoa

1.3. Lan taldearen eta festen araudia

  1. ATALA: FESTAREN KOKAPENA

2.1. Festa non kokatu. Zergatia

2.2. Festaren kokalekuaren airetiko irudia

2.3. Festaren kokalekuaren banaketa: eszenatokia, taberna, taloen postua, puzgarriak, aparkalekua…

2.4. Festaren kokalekuaren azalera

2.5. Udaletxean baimena eskatzeko idatzia

  1. ATALA: MENUA (BOKADILOAK eta TALOAK)

3.1. Diseinatu tabernan salgai jarriko dituzuen bokadiloen kartela: aukerak eta prezioak

3.2. Kalkulatu bokadilo bakoitzarengatik lortuko dituzuen irabazi zehatzak

3.3. Taloak egiteko errezeta

3.4. Grabatu bideo batean taloak egiteko prozesu osoa

  1. ATALA: GARBIKETA

4.1. Jarriko diren zakarrontzi mota desberdinak

4.2. Zakarrontzi bakoitzean bota behar dena argituko duen kartela (Kartel bat zakarrontzi mota bakoitzeko).

4.3. Zakarra birziklatzeko ideia

4.4. Ez zikintzearen aldeko kanpaina

  1. ATALA:  PROGRAMA

5.1. Musika taldea aukeratu

5.2. Musika taldearen inguruko erreportajea ikastolako aldizkarian argitaratzeko

5.3. Festaren programa (Kontzertuak, puzgarriak, jokoak, txapelketak, meza, bazkariak…)

5.4. Festaren hasiera emango duen “aurreskua” bideoz grabatua

5.5. Gazteentzako “Zunba” edo “rap” edo… saioa

5.6. Umeentzako magia ikuskizuna

5.6. Kaleak alaituko dituen “batukada”

  1. ATALA: INFORMAZIOA

6.1. Festaren berri emango duen prentsa-oharra

6.2. Festaren berri emango duen kartela

6.3. Festa hauetako abestia. “Letrak edo musikak originala izan beharko dute”

  1. ATALA: DIRUA LORTZEKO EKINTZAK

7.1. Diseinatu festetan dirua lortzeko salgai jarriko duzuen zerbait: boletoak, kamisetak, zapiak…

7.2. Diseinatu ikasbidaiara joan behar duen taldearen kamiseta. (Taldekide bakoitzak proposamen “original” bat aurkeztu beharko du)

7.3. Aztertu diseinatu dituzuen artikuluen kostu erreala eta jarri salneurria

7.4. Elkartasun proiektua

  1. ATALA: GALDEKETA ETA DATU ESTATISTIKOAK

8.1. Auzokoen iritzia antolaturiko festen inguruan

8.2. Datu estatistikoei buruzko hausnarketa

  1. ATALA:  SEGURTASUNA

9.1. Anbulantzia baten eskaera egiteko IDATZIA

9.2. Trafikoa mugatuko duen semaforo baten eraikuntza

9.2.1 Interneten ikusi dituzuen bideoen adibideak bildu, eta zuen semaforoa eraikitzeko ateratako ondorioak aipatu

9.2.2 Erabiliko duzuen engranaje sistemaren kalkuluak egin

9.2.3 Programadore ziklikoan, semaforo kolore bakoitzeko, eroale eta isolatzaile izango diren zatien kalkuluak egin

9.2.4 Semaforoaren eraikuntza egin

9.2.5. Semaforoaren maketa egitearen kostua

  1. ATALA: AURKEZPENA

ERANSKINA

Proiektuak bete beharreko baldintzak eta ebaluazioa    14

Proiektuaren baldintzak    14

Proiektuaren ebaluazioa

Azken proiektua: 2003koen FESTA-Taldeak osatzen

Aurtengo ikasturtean egingo dugun azken proiektua denez, ea gustu onez bukatzen dugun denok!

Aurreko akatsetatik ikasten ahaleginduz, taldeak egiteko era aldatzen joan da eta ilusioz ikusi dut oraingoak nola osatu diren. Ez dugu baldintza berezirik jarri eta pixka bat nahi eran antolatzen joan dira. Sorpresaz ikusi dut neskak neskekin eta mutilak mutilekin biltzen joan direla. Sorpresaz hartu dut, era berean, neska talde bat eta mutil talde bat bere kasa elkartu direnean eta talde bakarra osatu dutenean. Primeran!

Mutil gehienak, hala ere, denak batera nahi zuten… eta…, aurreko akatsetatik ikasteko ideian… horrela geratu da… gutxi gorabehera!

1. TALDEA

  • Itsaso, Maddi, Uxue, Natale

2. TALDEA

  • Hodei M, Gaizka, Ane, Elaia, Jone

3. TALDEA

  • Jaione, Naroa, Eider, Sahatsa

4. TALDEA

  • Mattin, Adei, Unax

5. TALDEA

  • Julen, Mikel

6. TALDEA

  • Xabat, Hodei C, Danel

 

Jakintza RAP Festival

Imagen relacionada

Jakintza rap festival- AURKEZPENA

Apirilerako jarri genuen data eta taldeak erritmo ezberdinetan iritsi dira data horretara. Batzuentzat denbora sobran egon den bitartean, beste batzuentzat, faltan…

Irakasle onenaren saria jaso dugunok ulertuko dugulakoan… Hementxe dauzkagu emaitzak:

1. taldeA-ITSASO BAKAR BATEK BANATZEN GAITU

  • Julen, Eider eta Itsaso, Mattin, Uxue eta Jone

LANA: Egiteke dago… Atzo aurkezpena egin zuten eta badela badakigu… Hori gutxi balitz, RAP BIKAINENAren saria lortu zuten, baina… aztarnarik ez zaigu geratu… Non ote dago Wally?

BIDEOA: DJ Inprobisatzaileak

Gu kexaka ikastola etortzeagatik

itsason bestalden jendea gerragatik ihesi

Batzuk kexaka, ez daukate datosik        

Besteak hilzorian ez daukate jatekorik

NINIak kale hertzean potrojorrean

bitartean umeak janari eskean.

Smartwatcha, mobila, nahi dugun guztia

gure begien aurrean behar dugun adina      

Besteak kexuka lurrean erorita

gehienak infernu hortatik atatzeko irrikitan            

Zulo beltz batean sartuta irten ezinean.

Ihesi hesien ertzean

Balantzaka gaude

Hari baten gainean       

Oreka mantendu nahian

infernu ta paken artean!

Hemen beran denok gorrotatzen

bitarten gorakok lasai bizitzen

Arazok beraien menpe eon ordez            

gu errudunek geala entzunez

Mundue gobernatzen

edo arazok sortzen                       

danon bizie goitik bera konplikatzen   

Zer sartzen da arauen zerrendan?

Gu denon eginkizune ote da?

Itsaso bakar batek banatzen gaitu

Baina mila eskubidek gu guztiok mugatu

Koloredunak sartzen ditugu zaku beltzean

Gu bitarten zaku txurin normalitatean

Ez dugu nahi errealitatea ikusi                  

Telebistan kapitalismoa bakarrik

Irudi txarrak ikusi eta OFF sakaturik  

ez daukagu erremediorik.

Ihesi hesien ertzean

Balantzaka gaude

Hari baten gainean

Oreka mantendu nahian

infernu ta paken artean!

2. taldea-MORTUUS EST

  • Naroa, Danel, Ane, Hodei Munduate eta Mikel

LANA: Egiten ari dira… Bukatu gabe dagoela esango nuke… Ba omen datorrrr… Eta etorri daaaa!

BIDEOA: Mortuus Est

Soziedade ustel hontan

berdintasun izpik ezta

Gizona dugu pertsona

ta animalia dugu neska

Guri begiak isteko

Messi Pique ta Iniesta

Ta politiko higuingarrien

arteko iseka festa

Zure gezurrezko promesa elektorala

izango da zure hilketa arma zitala

parlamentu aurrean esandakoaren bideo birala

zure bizitzaren ridikulizazio normala

hauetako bat badezu begiko

boterearen banaketa

eliza, burgesa ta politiko

jarri ezazu arreta

Mundu hontan argitzen duen eliza bakarra

erretzen dagoena da hau da zirrara

Eta gaur egunean erdi arokoen erara

Monarkia kristau ustel batean bizi gara

21 garren mendea

egin dezagun aurrea

guztiok batea

eliza bota txoko batea

noizbait iritsiko gea

deuseztatzea

eliza eta boterea

Aita santua ez da gure erregea

Bere bibliak esana

orain da aspaldi egina

mundu hontan boterea

denez pare bat zerrina

ez al digu ba esaten

pertsona oro da berdina

ba zergatik diskriminatzen

du beti etorkina

Har dezagun mono tema

orain beste adar batera

siriarren etorrera

aurrera

danak datoz batera

gurera

hitzez danak modernoak gera

ta hemen dator galdera

guzti honen galera

iritsi dira

ostikoka dute arrera

Esango nuke zera

hipokresiaren beste

aurpegi bat zera

Ahaztu eliza ta beste hauen gaia hartu

Diruduna dute zaindu eta pobrea egurtu

Burgesaren boterea egin nahi dute indartu

Herria aurrean izango dutela

(ez dira ohartu)

Poltxikua beteteta dutenen

maskota fidela

kozkaka pasako dute

beren esistentzi ustela

Eurek agindua betetzea

izango da euren papela

jaten ematen dieten eskua

maite duen zomorroa bezela

Egingo dira nahiko gerra

ta nahiko gudu

Eroriko dira lurrera

faszismon hainbeste buru

azkenik lortuko dugu

etsaia garaitzea da gure helburu

3. taldea-GAZTERI AUSARTAK

  • Hodei C., Gaizka, Maddi, Sahatsa eta Jaione

LANA: Egin gabe? Ez dut aurrerapenik ikusi… Ba omen datorrrrr…

BIDEOA: Arrazismoa

Rap ero bikainena dugu talde honetakoa! Umorerik ez zaio falta, behintzat!

Letra: (0:10tik aurrera)

Zenbait pertsona, zenbait kasu

galdera asko egin genizkion buruari atzo dudatsu.

Nola da posible XXI . mendean

pertsona bat baztertzea bere kolorea ikustean?

Kasu bat baino gehiago

telebista eta irratietan, bata bestea baino ankerragoa dago gaur egunean.

GU ARRAZISMOAREN AURKA GAUDE!   (bis) 0:39

Tristeki esan beharra daukagu sekta edo talde asko

guk munduan daramatzagu

Denok gara pertsonak azken finean,

burua, hankak, besok ta bihotz bakarra dauzkeu gorputzean.

GU ARRAZISMOAREN AURKA GAUDE!    (bis)

Zoritxarrez, batzuk gauza gutxiago, ondasun gutxiago, lan gehiago eta bizitza gogorregia dituzte,

hori ezta pertsonak baztertzeko arrazoia, beraiek ere sentimenduak badauzkate!

Begiak itxi, eta bihotzera begiratu

mundua asko aldatuko litzateke ikuspuntuz ikuspuntu.

Argi geratu dadin,

GU ARRAZISMOAREN AURKA GAUDE!

4. taldeA-24 HOURS LANEAN

  • Xabat, Elaia, Natale O, Adei eta Unax

LANA: Aurreratuena lan hau da… Ez du saririk eraman, baina oso ondo antolatu da. Bere lana bukatu eta aurkezpena prestatzen hasi ziren. Egia da hor tartean ez dela dena txukun-txukuna izan eta… bueno! Ahazteko modukoa dena! Lana bukatzeke dago, baina azken ukitua falta zaio! Segi horrela!

BIDEOA: 24 HOURS LANEAN

Afrikan umeak 24 hour lanean

2€ kobratzen egunean

gu ikastolara joateko kexatzen ari garen bitartean.

Beraien sufrimendua munduan agerian

eta guk beraien produktuak dauzkagu salerosian.

Beraiek jo eta su lanean

izerdia botaz eguzki errearen azpian

bizi beharko lukete bakean

gaur egun gu gauden tokian.

Eskubideak dira denonak

haur, gazte zein aiton- amonenak

berdin dio kolore edo arrazak,

ez dira izan behar urratuak.

Marka handiak 3. munduko umeak esplotatzen

eta gu haiek eskuz eginiko arropa janzten

ez al gara konturatzen?

saiatu behar gara hau dena konpontzen

horregatik ari gara gu hau salatzen.

Hauek saiatzen dira gu engainatzen,

baina ez diegu utziko ziria sartzen

haur eta gazteak egunero sufriarazten

horregatik saiatuko gara gu hau geldiarazten.

Eskubideak dira denonak

haur, gazte zein aiton-amonenak

berdin dio kolore edo arrazak,

ez dira izan behar urratuak.

2018-RAP-1. saioa-AURKEZPENA-Urtarrila

Resultado de imagen de rapHorrelakoa da bizitza, egin ezazu behar duzuna

Sarrera

  • Konforme al zaude bizitzarekin, munduarekin, gertatzen diren gauzekin? Zer aldatuko zenuke?

    Kexa zaitez!!!!  

    … baina egin ezazu abestuz!!!!

Imagen relacionada

 Girotzen

 

Rap hip hop kulturarekin lotuta 1960ko bukaeran New Yorkeko beltz eta hispaniarren auzoetan garatutako musika estiloa da.

Rapa hip hop kulturaren musika estiloa da. Abeslariek errimak sortuz abesten dute musika bat jartzen dietela. Hala ere, a capella edo musikarik gabe abestea gerta daiteke. Abesten dutenei MC deritzaie eta musika jartzen dutenei disko jartzaile edo DJ.

Rapa Injustiziak salatzeko erabili zuten New York hiriko Bronx auzoan bizi ziren gazte afroamerikarrek.

Beltz amerikarren hizkuntzan to hop-ek “dantzatu” esan nahi du, hip, berriz, hep hitzetik eratorria da, eta “aske” da bere esanahia. Horixe da mugimendu honen izpiritua edo filosofia:

“Aska zaitez, izan zaitez zeure bizitzaren erantzule eta errespeta itzazu gainerakoak.”

Euskarazko rap musika taldeak

Play media

Argiak euskarazko rap musikari buruz eginiko dokumentala

1999 urtean argitaratu zuen Selektah Kolektiboa izeneko boskote batek lehen aldiz disko bat euskaraz rapa (edo eurek esaten zuten bezala, errapea) eginez: Selektah Kolektiboa (Esan Ozenki). Euskaraz rapa entzuteak sor zitzakeen aurreiritzien gainetik, zenbait kantuk arrakasta lortu zuten, hala nola, Koktel Molotoff ala Beti Sk-k. Handik urte batzuetara, Esperientzien Etorbidetik (Metak) diska atera zuten, musikalki garatuagoa eta kalitate handiagokoa. Hirugarren diskoa ateratzear zeudela, Metak diskoetxearen itxiera etorri zen, eta horrek ere, neurri handi batean, proiektu honen amaiera ekarri zuen.

Hauen aurretik baina, ibili izan dira beste zenbait talde euskarazko rapa egiten, adibidez Legazpiko Ipar Rap-Eroak.

Bordeleko ikasle batzuek, aldi berean, rap talde bat sortu zuten 2003an. Zenbait eraldaketaren ostean, MAK (Musika Armatu Komando) taldea sortu zen, euskarazko raparen lekukoari eutsi ziona. Hiru disko atera dituzte orain arte eta bideoklipa ere grabatua dute: Denok ala inor ez.

Honen harira, talde berrien belaunaldia sortzen joan da, besteak beste, Gasteizko Indarrap, Barakaldoko Maisha MC, Santutxuko Norte Apache, Oztibarreko Toastibarre, Urruñako 2zio, Atarrabiako ZTK Rap eta Selektah Kolektiboko kide zen Daddy Jeffek aurrera jarraituz zuen bakarlari gisa. Gaztelaniaz abesteaz gain, zenbait kantu euskaraz dituzten rapealariak ere ugaritzen doaz, hala nola, Fat Fish eta Raperos de Emaus.

Kanpo Loturak

 

2018-MUSEOA-Lehen proiektuaren amaiera prestatzen

Saio ugari eman dugu lana aurreratu nahian… Arazo bat baino gehiagori erantzun behar izan diogu: material falta, margo falta, margoak sobran (lurrean, mahai gaineetan…), denbora falta, pazientzia falta…

Nola edo hala, iritsi gara amaierara eta biharko asteazkenerako daukagu prestatuta gure txanpa. Lau taldeak prest daude eta… irakaslea ere bai!

Animooo! Irrikitan gaude zuen emaitzak ikusteko!

2017-MUSEOA-2. saioa-Lana antolatzen…-Iraila

MUSEOA

Gaur goizean, honako iragarki hau irakurri duzue zuen arkitektura-bulegoan. Iragarkian, Ordizian museo bat eraikitzeko  egingo den lehiaketaren berri dator, eta  zuek zuen proiektua aurkeztea erabaki duzue.

ORDIZIAN ERAIKITZEKOA DEN MUSEORAKO PROIEKTUA ESLEITZEKO LEHIAKETARAKO DEIALDIA

Krisian gaudela gauza jakina da. Herrian ere nabari da jada krisiaren eragina, eta udal-teknikariak, agintari politikoak eta beste hainbat herritarrek egoeraren azterketa sakona egin dugu konponbideren bat topatzeko. Kinka larri honetatik irteteko, dauden aukeren inguruan asko hitz egin ondoren, turismoa bultzatzea erabaki dugu. Hain zuzen ere, oso argi dugu turismoak herri bati ekartzen dizkion abantailak asko direla eta Ordiziak badituela hainbat gauza erakargarri hona etor daitekeen edonorentzat. Arazo batez jabetu gara, ordea: gure herrira turismoa ekarriko duen elementu sinboliko bat falta zaio, eta, beste herri askotan egin den antzera, Ordizian ere artelan-museo bat eraikitzeko erabakia hartu dugu.

Horregatik guztiagatik, Udalak deialdi ireki bat egiten du museoaren egitasmoari buruzko proiektuak aurkezteko.

Baldintzak

  • Aukezteko azken eguna: urriaren 20a.
  • Tokia: Irakasleak emango dizkio proiektuak Udaleko teknikari-taldeari.
  • Proiektuaren edukia: ondorengo eskeman azaltzen dira proiektuak jaso beharreko atalak (I Eranskina).
  • Aurkezteko modua: proiektuaren ahozko aurkezpena, bideoan jasoa eta Google Presentation batek lagundua.
  • Proiektuak bete beharreko baldintzak eta ebaluazioa: (II Eranskina).

Ordizian, 2017ko irailaren 7an.                                                              ALKATEA

Jose Manuel Urrutibeaskoa Landaluze

Laguntza: Proiektuaren atalak Google Presentation euskarrian aurkeztu behar dira; beraz, komenigarria da ezertan hasi baino lehen:

  • Aurkezpen bat sortzea (“Google Presentation”).
  • Izenburu garbi bat jartzea: museoaren eta taldekideon izenak.
  • Taldekidekideekin eta irakaslearekin  konpartitzea.
  • Egiten duzuen guztia, egiten duzuen heinean bertan txertatzen joatea.

Horri esker, amaieran aurkeztu behar duzuen txostena osatzen joango zarete denon artean poliki-poliki, eta, gainera, irakasleak egiten dituzuen aurrerapausoen jarraipen estuagoa egin ahal izango du.

Proiektuak ez du eskatzen atal bakoitzeko diapositiba kopuru zehatzik; hala ere, lehenengo bi ataletan  zuen enpresa eta museoa aurkeztuko dituzue; beraz, bakoitza diapositiba batean azaldu beharko dituzue. Ondorengoetan, zuek erabaki beharko duzue atalei eskainiko dizkiozuen diapositiba kopurua.

Lanean hasi aurretik, irakurri ondo proiektuak jaso beharreko atalak, egin behar duzuen guztiaz jabetzeko.  Lan dinamika egokia sortzeko, oso interesgarria litzateke ardurak banatzea taldekide bakoitzak dituen gaitasunen arabera eta atal bakoitzaren ondoan arduradunaren  izena idatzita uztea.

Has gaitezen lanean!

1. ATALA: Arkitektura-enpresaren izena, taldekideak eta logotipoa

Zuen Arkitektura enpresaren izena eta zeintzuk osatzen duzuen azaldu beharko dira lehen diapositiban. Zuen Arkitektura bulegoaren logotipoak ere bertan egon beharko du txertatua.

Laguntza:  logotipo batek zer ezaugarri behar dituen argitzeko informazio gehiago hemen duzue . (http://es.wikipedia.org/wiki/Logotipo).

Ondorengo dokumentu hau ere oso ondo dago: http://www.slideshare.net/plastika/zeinu-grafikoak

2. ATALA: Museoaren izena eta logotipoa

Bigarren diapositiba honen bidez aurkeztuko duzue lehen aldiz zuen museoaren proiektua. Oraingoz izena eta logotipoa txertatuko dituzue baina behin maketa bukatzen duzuenean maketaren irudia sartzea komeni zaizue.

Laguntza: kontuan hartu izen horrek proiektu osoa definitu ahal izango duen izen sinbolikoa izan behar duela, benetan esanguratsua; ezin duela izan luzeegia; erraza izan behar duela…

3. ATALA: Museoaren kokapena

Atal honetan museoa non kokatuko duzuen erabaki beharko duzue. Non kokatuko zenukete museoa? Zergatik? Zein eremu hartuko du zehazki? Zein izango da aparkalekua? Zeintzuk, zonalde berdeak? Galdera hauei erantzun egoki bat eman beharko diezue ondorengo puntu hauetan.

3.1. ATALA: Museoa non kokatu. Zergatia.

Zuen museoarentzat kokaleku bat pentsatu behar duzue eta ondo arrazoitu beharko duzue. Hain zuzen ere, garbi azaldu behar dituzue aukeratu duzuen tokiak izan ditzakeen abantailak.

Laguntza: kontuan hartu beharreko irizpideak: tokiaren edertasuna, garraiobideei esker eskuragarri dagoen, eremu zabala den, aparkaleku handi bat egiteko aukerarik dagoen edo ingurune berderik dagoen…

3.2. ATALA: Museoaren kokalekuaren airetiko irudia

Aurkeztu museoa kokatuko duzuen ingurunearen airetiko ikuspegiaren argazki bat. Lortu duzuen airetiko argazki horretan museoaren kokaleku zehatza irudikatu beharko duzue.

Laguntza: “google maps”  erabil dezakezue airetiko irudia lortzeko, eta irudi horretan bertan, marraztu beharko duzue museoaren kokaleku zehatza argazkiak editatzeko dauden aplikazioetako batekin (GIMP, photoshop…). Aurkeztu behar duzuen irudiak nolakoa izan behar duen jakiteko begiratu ondorengo adibideak: adibide1, adibide 2.

Gaurko emaitzak

1-MUSEOA-CABA

  • PARTAIDEAK: Jone, Maddi, Sahatsa, Xabat eta Uxue
  • ARKITEKTURA ENPRESA: AECOM
  • MUSEOA:
    • Museoaren izena eta logotipoa: Metropolitan museum

      METROPOLITAN

      museum

  • Museoaren kokapena: EGIN GABE
    • Museoa non kokatu. Zergatia
    • Museoaren kokalekuaren airetiko irudia.
    • Museoaren planoa
    • Museoaren eta ingurunearen azalera
    • Lur-sailaren kostua
  • Museoaren eraikina: EGIN GABE
    • Museoaren eraikinaren estiloa
    • Museoaren eraikuntza-materialak eta MAKETA
    • Museoaren planta
    • Museoaren kostua

2-MUSEOA-RODOLFO 100%EN BURUA

  • PARTAIDEAK: Mikel Telleria, Mattin Peña, Danel Madrazo, Eider Errauskin eta Adei Palomo
  • ARKITEKTURA ENPRESA: Arana Eskisabel Arkitektura enpresa
  • MUSEOA:
    • Museoaren izena eta logotipoa: JabberPhoto’s
    • Museoaren kokapena:
      • Museoa non kokatu. Zergatia: Kale Nagusiko sarreran, Urdaneta kalean kokatuz gero, dagoen etxe abandonatuan. Lekua oso zentrikoa da, eta abandonatuta dagoenez, merkea izango da etxe hori erosi eta eraldatzea. 0,022 hektarea ditu, eta 62m-ko perimetroa. Horrez gain, parking bat daukagu ondoan.
      • Museoaren kokalekuaren airetiko irudia. EGINA
      • Museoaren planoa. EGIN GABE…
      • Museoaren eta ingurunearen azalera
      • Lur-sailaren kostua
    • Museoaren eraikina: EGIN GABE
      • Museoaren eraikinaren estiloa
      • Museoaren eraikuntza-materialak eta MAKETA
      • Museoaren planta
      • Museoaren kostua

3-MUSEOA-ESKUAK

  • PARTAIDEAK: Hodei, Unax, Gaizka, Julen, Naroa eta Hodei
  • ARKITEKTURA ENPRESA: JGUHH
  • MUSEOA:
    • Museoaren izena eta logotipoa: Zelai-a museoa
    • Museoaren kokapena:
      • Museoa non kokatu. Zergatia
        • Non kokatuko zenukete museoa? Bilore(Zaldibi)
        • Zergatik? Oso gaizki dagoelako, botata, pena ematen duelako, zahartuta dagoelako…
        • Zein eremu hartuko du zehazki? Zein izango da aparkalekua? Biloren ondon
        • Zeintzuk, zonalde berdeak? Bilore parean dagoen zelaia
      • Museoaren kokalekuaren airetiko irudia. EGIN GABE…
      • Museoaren planoa
      • Museoaren eta ingurunearen azalera
      • Lur-sailaren kostua
    • Museoaren eraikina:
      • Museoaren eraikinaren estiloa
      • Museoaren eraikuntza-materialak eta MAKETA
      • Museoaren planta
      • Museoaren kostua

4-MUSEOA-ZALDI

  • PARTAIDEAK: Itsaso, Jaione, Natale, Elaia eta Ane
  • ARKITEKTURA ENPRESA: Inde
  • ARKITEKTURA ENPRESAKO PARTAIDEAK: Angel, Joseba, Luisa, Maitane.
  • MUSEOA:
    • Museoaren izena eta logotipoa: Goldenache museoa
    • Museoaren kokapena:
      • Museoa non kokatu. Zergatia: Fray Andres pareko etxea, hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu, herriaren erdialdean kokatua dago eta atzean parke natural eder bat dauka.
      • Museoaren kokalekuaren airetiko irudia. EGINA
      • Museoaren planoa. EGIN GABE…
      • Museoaren eta ingurunearen azalera
      • Lur-sailaren kostua
    • Museoaren eraikina:
      • Museoaren eraikinaren estiloa
      • Museoaren eraikuntza-materialak eta MAKETA
      • Museoaren planta
      • Museoaren kostua