2018-RAP-1. saioa-AURKEZPENA-Urtarrila

Resultado de imagen de rapHorrelakoa da bizitza, egin ezazu behar duzuna

Sarrera

  • Konforme al zaude bizitzarekin, munduarekin, gertatzen diren gauzekin? Zer aldatuko zenuke?

    Kexa zaitez!!!!  

    … baina egin ezazu abestuz!!!!

Imagen relacionada

 Girotzen

 

Rap hip hop kulturarekin lotuta 1960ko bukaeran New Yorkeko beltz eta hispaniarren auzoetan garatutako musika estiloa da.

Rapa hip hop kulturaren musika estiloa da. Abeslariek errimak sortuz abesten dute musika bat jartzen dietela. Hala ere, a capella edo musikarik gabe abestea gerta daiteke. Abesten dutenei MC deritzaie eta musika jartzen dutenei disko jartzaile edo DJ.

Rapa Injustiziak salatzeko erabili zuten New York hiriko Bronx auzoan bizi ziren gazte afroamerikarrek.

Beltz amerikarren hizkuntzan to hop-ek “dantzatu” esan nahi du, hip, berriz, hep hitzetik eratorria da, eta “aske” da bere esanahia. Horixe da mugimendu honen izpiritua edo filosofia:

“Aska zaitez, izan zaitez zeure bizitzaren erantzule eta errespeta itzazu gainerakoak.”

Euskarazko rap musika taldeak

Play media

Argiak euskarazko rap musikari buruz eginiko dokumentala

1999 urtean argitaratu zuen Selektah Kolektiboa izeneko boskote batek lehen aldiz disko bat euskaraz rapa (edo eurek esaten zuten bezala, errapea) eginez: Selektah Kolektiboa (Esan Ozenki). Euskaraz rapa entzuteak sor zitzakeen aurreiritzien gainetik, zenbait kantuk arrakasta lortu zuten, hala nola, Koktel Molotoff ala Beti Sk-k. Handik urte batzuetara, Esperientzien Etorbidetik (Metak) diska atera zuten, musikalki garatuagoa eta kalitate handiagokoa. Hirugarren diskoa ateratzear zeudela, Metak diskoetxearen itxiera etorri zen, eta horrek ere, neurri handi batean, proiektu honen amaiera ekarri zuen.

Hauen aurretik baina, ibili izan dira beste zenbait talde euskarazko rapa egiten, adibidez Legazpiko Ipar Rap-Eroak.

Bordeleko ikasle batzuek, aldi berean, rap talde bat sortu zuten 2003an. Zenbait eraldaketaren ostean, MAK (Musika Armatu Komando) taldea sortu zen, euskarazko raparen lekukoari eutsi ziona. Hiru disko atera dituzte orain arte eta bideoklipa ere grabatua dute: Denok ala inor ez.

Honen harira, talde berrien belaunaldia sortzen joan da, besteak beste, Gasteizko Indarrap, Barakaldoko Maisha MC, Santutxuko Norte Apache, Oztibarreko Toastibarre, Urruñako 2zio, Atarrabiako ZTK Rap eta Selektah Kolektiboko kide zen Daddy Jeffek aurrera jarraituz zuen bakarlari gisa. Gaztelaniaz abesteaz gain, zenbait kantu euskaraz dituzten rapealariak ere ugaritzen doaz, hala nola, Fat Fish eta Raperos de Emaus.

Kanpo Loturak

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s