MUSEOA
Gaur goizean, honako iragarki hau irakurri duzue zuen arkitektura-bulegoan. Iragarkian, Ordizian museo bat eraikitzeko egingo den lehiaketaren berri dator, eta zuek zuen proiektua aurkeztea erabaki duzue.
ORDIZIAN ERAIKITZEKOA DEN MUSEORAKO PROIEKTUA ESLEITZEKO LEHIAKETARAKO DEIALDIA Krisian gaudela gauza jakina da. Herrian ere nabari da jada krisiaren eragina, eta udal-teknikariak, agintari politikoak eta beste hainbat herritarrek egoeraren azterketa sakona egin dugu konponbideren bat topatzeko. Kinka larri honetatik irteteko, dauden aukeren inguruan asko hitz egin ondoren, turismoa bultzatzea erabaki dugu. Hain zuzen ere, oso argi dugu turismoak herri bati ekartzen dizkion abantailak asko direla eta Ordiziak badituela hainbat gauza erakargarri hona etor daitekeen edonorentzat. Arazo batez jabetu gara, ordea: gure herrira turismoa ekarriko duen elementu sinboliko bat falta zaio, eta, beste herri askotan egin den antzera, Ordizian ere artelan-museo bat eraikitzeko erabakia hartu dugu. Horregatik guztiagatik, Udalak deialdi ireki bat egiten du museoaren egitasmoari buruzko proiektuak aurkezteko.
Ordizian, 2017ko irailaren 7an. ALKATEA Jose Manuel Urrutibeaskoa Landaluze |
Laguntza: Proiektuaren atalak Google Presentation euskarrian aurkeztu behar dira; beraz, komenigarria da ezertan hasi baino lehen:
Horri esker, amaieran aurkeztu behar duzuen txostena osatzen joango zarete denon artean poliki-poliki, eta, gainera, irakasleak egiten dituzuen aurrerapausoen jarraipen estuagoa egin ahal izango du. Proiektuak ez du eskatzen atal bakoitzeko diapositiba kopuru zehatzik; hala ere, lehenengo bi ataletan zuen enpresa eta museoa aurkeztuko dituzue; beraz, bakoitza diapositiba batean azaldu beharko dituzue. Ondorengoetan, zuek erabaki beharko duzue atalei eskainiko dizkiozuen diapositiba kopurua. Lanean hasi aurretik, irakurri ondo proiektuak jaso beharreko atalak, egin behar duzuen guztiaz jabetzeko. Lan dinamika egokia sortzeko, oso interesgarria litzateke ardurak banatzea taldekide bakoitzak dituen gaitasunen arabera eta atal bakoitzaren ondoan arduradunaren izena idatzita uztea. |
Has gaitezen lanean!
1. ATALA: Arkitektura-enpresaren izena, taldekideak eta logotipoa
Zuen Arkitektura enpresaren izena eta zeintzuk osatzen duzuen azaldu beharko dira lehen diapositiban. Zuen Arkitektura bulegoaren logotipoak ere bertan egon beharko du txertatua.
Laguntza: logotipo batek zer ezaugarri behar dituen argitzeko informazio gehiago hemen duzue . (http://es.wikipedia.org/wiki/Logotipo).
Ondorengo dokumentu hau ere oso ondo dago: http://www.slideshare.net/plastika/zeinu-grafikoak
2. ATALA: Museoaren izena eta logotipoa
Bigarren diapositiba honen bidez aurkeztuko duzue lehen aldiz zuen museoaren proiektua. Oraingoz izena eta logotipoa txertatuko dituzue baina behin maketa bukatzen duzuenean maketaren irudia sartzea komeni zaizue.
Laguntza: kontuan hartu izen horrek proiektu osoa definitu ahal izango duen izen sinbolikoa izan behar duela, benetan esanguratsua; ezin duela izan luzeegia; erraza izan behar duela…
3. ATALA: Museoaren kokapena
Atal honetan museoa non kokatuko duzuen erabaki beharko duzue. Non kokatuko zenukete museoa? Zergatik? Zein eremu hartuko du zehazki? Zein izango da aparkalekua? Zeintzuk, zonalde berdeak? Galdera hauei erantzun egoki bat eman beharko diezue ondorengo puntu hauetan.
3.1. ATALA: Museoa non kokatu. Zergatia.
Zuen museoarentzat kokaleku bat pentsatu behar duzue eta ondo arrazoitu beharko duzue. Hain zuzen ere, garbi azaldu behar dituzue aukeratu duzuen tokiak izan ditzakeen abantailak.
Laguntza: kontuan hartu beharreko irizpideak: tokiaren edertasuna, garraiobideei esker eskuragarri dagoen, eremu zabala den, aparkaleku handi bat egiteko aukerarik dagoen edo ingurune berderik dagoen…
3.2. ATALA: Museoaren kokalekuaren airetiko irudia
Aurkeztu museoa kokatuko duzuen ingurunearen airetiko ikuspegiaren argazki bat. Lortu duzuen airetiko argazki horretan museoaren kokaleku zehatza irudikatu beharko duzue.
Laguntza: “google maps” erabil dezakezue airetiko irudia lortzeko, eta irudi horretan bertan, marraztu beharko duzue museoaren kokaleku zehatza argazkiak editatzeko dauden aplikazioetako batekin (GIMP, photoshop…). Aurkeztu behar duzuen irudiak nolakoa izan behar duen jakiteko begiratu ondorengo adibideak: adibide1, adibide 2.
Gaurko emaitzak
1-MUSEOA-CABA
- PARTAIDEAK: Jone, Maddi, Sahatsa, Xabat eta Uxue
- ARKITEKTURA ENPRESA: AECOM
- MUSEOA:
- Museoaren izena eta logotipoa: Metropolitan museum
METROPOLITAN
museum
- Museoaren izena eta logotipoa: Metropolitan museum
- Museoaren kokapena: EGIN GABE
- Museoa non kokatu. Zergatia
- Museoaren kokalekuaren airetiko irudia.
- Museoaren planoa
- Museoaren eta ingurunearen azalera
- Lur-sailaren kostua
- Museoaren eraikina: EGIN GABE
- Museoaren eraikinaren estiloa
- Museoaren eraikuntza-materialak eta MAKETA
- Museoaren planta
- Museoaren kostua
2-MUSEOA-RODOLFO 100%EN BURUA
- PARTAIDEAK: Mikel Telleria, Mattin Peña, Danel Madrazo, Eider Errauskin eta Adei Palomo
- ARKITEKTURA ENPRESA: Arana Eskisabel Arkitektura enpresa
- MUSEOA:
- Museoaren izena eta logotipoa: JabberPhoto’s
- Museoaren kokapena:
- Museoa non kokatu. Zergatia: Kale Nagusiko sarreran, Urdaneta kalean kokatuz gero, dagoen etxe abandonatuan. Lekua oso zentrikoa da, eta abandonatuta dagoenez, merkea izango da etxe hori erosi eta eraldatzea. 0,022 hektarea ditu, eta 62m-ko perimetroa. Horrez gain, parking bat daukagu ondoan.
- Museoaren kokalekuaren airetiko irudia. EGINA
- Museoaren planoa. EGIN GABE…
- Museoaren eta ingurunearen azalera
- Lur-sailaren kostua
- Museoaren eraikina: EGIN GABE
- Museoaren eraikinaren estiloa
- Museoaren eraikuntza-materialak eta MAKETA
- Museoaren planta
- Museoaren kostua
3-MUSEOA-ESKUAK
- PARTAIDEAK: Hodei, Unax, Gaizka, Julen, Naroa eta Hodei
- ARKITEKTURA ENPRESA: JGUHH
- MUSEOA:
- Museoaren izena eta logotipoa: Zelai-a museoa
- Museoaren kokapena:
- Museoa non kokatu. Zergatia
- Non kokatuko zenukete museoa? Bilore(Zaldibi)
- Zergatik? Oso gaizki dagoelako, botata, pena ematen duelako, zahartuta dagoelako…
- Zein eremu hartuko du zehazki? Zein izango da aparkalekua? Biloren ondon
- Zeintzuk, zonalde berdeak? Bilore parean dagoen zelaia
- Museoa non kokatu. Zergatia
-
- Museoaren kokalekuaren airetiko irudia. EGIN GABE…
- Museoaren planoa
- Museoaren eta ingurunearen azalera
- Lur-sailaren kostua
- Museoaren eraikina:
- Museoaren eraikinaren estiloa
- Museoaren eraikuntza-materialak eta MAKETA
- Museoaren planta
- Museoaren kostua
4-MUSEOA-ZALDI
- PARTAIDEAK: Itsaso, Jaione, Natale, Elaia eta Ane
- ARKITEKTURA ENPRESA: Inde
- ARKITEKTURA ENPRESAKO PARTAIDEAK: Angel, Joseba, Luisa, Maitane.
- MUSEOA:
- Museoaren izena eta logotipoa: Goldenache museoa
- Museoaren kokapena:
- Museoa non kokatu. Zergatia: Fray Andres pareko etxea, hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu, herriaren erdialdean kokatua dago eta atzean parke natural eder bat dauka.
- Museoaren kokalekuaren airetiko irudia. EGINA
- Museoaren planoa. EGIN GABE…
- Museoaren eta ingurunearen azalera
- Lur-sailaren kostua
- Museoaren eraikina:
- Museoaren eraikinaren estiloa
- Museoaren eraikuntza-materialak eta MAKETA
- Museoaren planta
- Museoaren kostua