Jakintza RAP Festival

Imagen relacionada

Jakintza rap festival- AURKEZPENA

Apirilerako jarri genuen data eta taldeak erritmo ezberdinetan iritsi dira data horretara. Batzuentzat denbora sobran egon den bitartean, beste batzuentzat, faltan…

Irakasle onenaren saria jaso dugunok ulertuko dugulakoan… Hementxe dauzkagu emaitzak:

1. taldeA-ITSASO BAKAR BATEK BANATZEN GAITU

  • Julen, Eider eta Itsaso, Mattin, Uxue eta Jone

LANA: Egiteke dago… Atzo aurkezpena egin zuten eta badela badakigu… Hori gutxi balitz, RAP BIKAINENAren saria lortu zuten, baina… aztarnarik ez zaigu geratu… Non ote dago Wally?

BIDEOA: DJ Inprobisatzaileak

Gu kexaka ikastola etortzeagatik

itsason bestalden jendea gerragatik ihesi

Batzuk kexaka, ez daukate datosik        

Besteak hilzorian ez daukate jatekorik

NINIak kale hertzean potrojorrean

bitartean umeak janari eskean.

Smartwatcha, mobila, nahi dugun guztia

gure begien aurrean behar dugun adina      

Besteak kexuka lurrean erorita

gehienak infernu hortatik atatzeko irrikitan            

Zulo beltz batean sartuta irten ezinean.

Ihesi hesien ertzean

Balantzaka gaude

Hari baten gainean       

Oreka mantendu nahian

infernu ta paken artean!

Hemen beran denok gorrotatzen

bitarten gorakok lasai bizitzen

Arazok beraien menpe eon ordez            

gu errudunek geala entzunez

Mundue gobernatzen

edo arazok sortzen                       

danon bizie goitik bera konplikatzen   

Zer sartzen da arauen zerrendan?

Gu denon eginkizune ote da?

Itsaso bakar batek banatzen gaitu

Baina mila eskubidek gu guztiok mugatu

Koloredunak sartzen ditugu zaku beltzean

Gu bitarten zaku txurin normalitatean

Ez dugu nahi errealitatea ikusi                  

Telebistan kapitalismoa bakarrik

Irudi txarrak ikusi eta OFF sakaturik  

ez daukagu erremediorik.

Ihesi hesien ertzean

Balantzaka gaude

Hari baten gainean

Oreka mantendu nahian

infernu ta paken artean!

2. taldea-MORTUUS EST

  • Naroa, Danel, Ane, Hodei Munduate eta Mikel

LANA: Egiten ari dira… Bukatu gabe dagoela esango nuke… Ba omen datorrrr… Eta etorri daaaa!

BIDEOA: Mortuus Est

Soziedade ustel hontan

berdintasun izpik ezta

Gizona dugu pertsona

ta animalia dugu neska

Guri begiak isteko

Messi Pique ta Iniesta

Ta politiko higuingarrien

arteko iseka festa

Zure gezurrezko promesa elektorala

izango da zure hilketa arma zitala

parlamentu aurrean esandakoaren bideo birala

zure bizitzaren ridikulizazio normala

hauetako bat badezu begiko

boterearen banaketa

eliza, burgesa ta politiko

jarri ezazu arreta

Mundu hontan argitzen duen eliza bakarra

erretzen dagoena da hau da zirrara

Eta gaur egunean erdi arokoen erara

Monarkia kristau ustel batean bizi gara

21 garren mendea

egin dezagun aurrea

guztiok batea

eliza bota txoko batea

noizbait iritsiko gea

deuseztatzea

eliza eta boterea

Aita santua ez da gure erregea

Bere bibliak esana

orain da aspaldi egina

mundu hontan boterea

denez pare bat zerrina

ez al digu ba esaten

pertsona oro da berdina

ba zergatik diskriminatzen

du beti etorkina

Har dezagun mono tema

orain beste adar batera

siriarren etorrera

aurrera

danak datoz batera

gurera

hitzez danak modernoak gera

ta hemen dator galdera

guzti honen galera

iritsi dira

ostikoka dute arrera

Esango nuke zera

hipokresiaren beste

aurpegi bat zera

Ahaztu eliza ta beste hauen gaia hartu

Diruduna dute zaindu eta pobrea egurtu

Burgesaren boterea egin nahi dute indartu

Herria aurrean izango dutela

(ez dira ohartu)

Poltxikua beteteta dutenen

maskota fidela

kozkaka pasako dute

beren esistentzi ustela

Eurek agindua betetzea

izango da euren papela

jaten ematen dieten eskua

maite duen zomorroa bezela

Egingo dira nahiko gerra

ta nahiko gudu

Eroriko dira lurrera

faszismon hainbeste buru

azkenik lortuko dugu

etsaia garaitzea da gure helburu

3. taldea-GAZTERI AUSARTAK

  • Hodei C., Gaizka, Maddi, Sahatsa eta Jaione

LANA: Egin gabe? Ez dut aurrerapenik ikusi… Ba omen datorrrrr…

BIDEOA: Arrazismoa

Rap ero bikainena dugu talde honetakoa! Umorerik ez zaio falta, behintzat!

Letra: (0:10tik aurrera)

Zenbait pertsona, zenbait kasu

galdera asko egin genizkion buruari atzo dudatsu.

Nola da posible XXI . mendean

pertsona bat baztertzea bere kolorea ikustean?

Kasu bat baino gehiago

telebista eta irratietan, bata bestea baino ankerragoa dago gaur egunean.

GU ARRAZISMOAREN AURKA GAUDE!   (bis) 0:39

Tristeki esan beharra daukagu sekta edo talde asko

guk munduan daramatzagu

Denok gara pertsonak azken finean,

burua, hankak, besok ta bihotz bakarra dauzkeu gorputzean.

GU ARRAZISMOAREN AURKA GAUDE!    (bis)

Zoritxarrez, batzuk gauza gutxiago, ondasun gutxiago, lan gehiago eta bizitza gogorregia dituzte,

hori ezta pertsonak baztertzeko arrazoia, beraiek ere sentimenduak badauzkate!

Begiak itxi, eta bihotzera begiratu

mundua asko aldatuko litzateke ikuspuntuz ikuspuntu.

Argi geratu dadin,

GU ARRAZISMOAREN AURKA GAUDE!

4. taldeA-24 HOURS LANEAN

  • Xabat, Elaia, Natale O, Adei eta Unax

LANA: Aurreratuena lan hau da… Ez du saririk eraman, baina oso ondo antolatu da. Bere lana bukatu eta aurkezpena prestatzen hasi ziren. Egia da hor tartean ez dela dena txukun-txukuna izan eta… bueno! Ahazteko modukoa dena! Lana bukatzeke dago, baina azken ukitua falta zaio! Segi horrela!

BIDEOA: 24 HOURS LANEAN

Afrikan umeak 24 hour lanean

2€ kobratzen egunean

gu ikastolara joateko kexatzen ari garen bitartean.

Beraien sufrimendua munduan agerian

eta guk beraien produktuak dauzkagu salerosian.

Beraiek jo eta su lanean

izerdia botaz eguzki errearen azpian

bizi beharko lukete bakean

gaur egun gu gauden tokian.

Eskubideak dira denonak

haur, gazte zein aiton- amonenak

berdin dio kolore edo arrazak,

ez dira izan behar urratuak.

Marka handiak 3. munduko umeak esplotatzen

eta gu haiek eskuz eginiko arropa janzten

ez al gara konturatzen?

saiatu behar gara hau dena konpontzen

horregatik ari gara gu hau salatzen.

Hauek saiatzen dira gu engainatzen,

baina ez diegu utziko ziria sartzen

haur eta gazteak egunero sufriarazten

horregatik saiatuko gara gu hau geldiarazten.

Eskubideak dira denonak

haur, gazte zein aiton-amonenak

berdin dio kolore edo arrazak,

ez dira izan behar urratuak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s