2003koen FESTA-Hasiera

Imagen relacionada

Gaur, lagun-taldea elkartu zarete helburu konkretu batekin: Zuen promozioko FESTA ANTOLATZEA!!!

Festa ikasturte amaieran izango denez, egin behar guztiak prest egon beharko dute aurreko asterako. Gainera, prestatu dituzuen ekintzak ahalik eta jende gehienak ezagutu ditzan, aurkezpena bideoz grabatu, editatu,  eta YOUTUBEn zintzilikatzea erabaki duzue. Beraz, maiatzaren 23tik 27ra bitarteko asterako zuen bideo aurkezpenak YOUTUBEn egon beharko du zintzilikatua.

Animo eta lanera!!!

  1. ATALA: TALDEAREN ANTOLAKETA

1.1. Antolaketa taldearen izena, taldekideak eta logotipoa

1.2. Aurtengo festaren lema eta logotipoa

1.3. Lan taldearen eta festen araudia

  1. ATALA: FESTAREN KOKAPENA

2.1. Festa non kokatu. Zergatia

2.2. Festaren kokalekuaren airetiko irudia

2.3. Festaren kokalekuaren banaketa: eszenatokia, taberna, taloen postua, puzgarriak, aparkalekua…

2.4. Festaren kokalekuaren azalera

2.5. Udaletxean baimena eskatzeko idatzia

  1. ATALA: MENUA (BOKADILOAK eta TALOAK)

3.1. Diseinatu tabernan salgai jarriko dituzuen bokadiloen kartela: aukerak eta prezioak

3.2. Kalkulatu bokadilo bakoitzarengatik lortuko dituzuen irabazi zehatzak

3.3. Taloak egiteko errezeta

3.4. Grabatu bideo batean taloak egiteko prozesu osoa

  1. ATALA: GARBIKETA

4.1. Jarriko diren zakarrontzi mota desberdinak

4.2. Zakarrontzi bakoitzean bota behar dena argituko duen kartela (Kartel bat zakarrontzi mota bakoitzeko).

4.3. Zakarra birziklatzeko ideia

4.4. Ez zikintzearen aldeko kanpaina

  1. ATALA:  PROGRAMA

5.1. Musika taldea aukeratu

5.2. Musika taldearen inguruko erreportajea ikastolako aldizkarian argitaratzeko

5.3. Festaren programa (Kontzertuak, puzgarriak, jokoak, txapelketak, meza, bazkariak…)

5.4. Festaren hasiera emango duen “aurreskua” bideoz grabatua

5.5. Gazteentzako “Zunba” edo “rap” edo… saioa

5.6. Umeentzako magia ikuskizuna

5.6. Kaleak alaituko dituen “batukada”

  1. ATALA: INFORMAZIOA

6.1. Festaren berri emango duen prentsa-oharra

6.2. Festaren berri emango duen kartela

6.3. Festa hauetako abestia. “Letrak edo musikak originala izan beharko dute”

  1. ATALA: DIRUA LORTZEKO EKINTZAK

7.1. Diseinatu festetan dirua lortzeko salgai jarriko duzuen zerbait: boletoak, kamisetak, zapiak…

7.2. Diseinatu ikasbidaiara joan behar duen taldearen kamiseta. (Taldekide bakoitzak proposamen “original” bat aurkeztu beharko du)

7.3. Aztertu diseinatu dituzuen artikuluen kostu erreala eta jarri salneurria

7.4. Elkartasun proiektua

  1. ATALA: GALDEKETA ETA DATU ESTATISTIKOAK

8.1. Auzokoen iritzia antolaturiko festen inguruan

8.2. Datu estatistikoei buruzko hausnarketa

  1. ATALA:  SEGURTASUNA

9.1. Anbulantzia baten eskaera egiteko IDATZIA

9.2. Trafikoa mugatuko duen semaforo baten eraikuntza

9.2.1 Interneten ikusi dituzuen bideoen adibideak bildu, eta zuen semaforoa eraikitzeko ateratako ondorioak aipatu

9.2.2 Erabiliko duzuen engranaje sistemaren kalkuluak egin

9.2.3 Programadore ziklikoan, semaforo kolore bakoitzeko, eroale eta isolatzaile izango diren zatien kalkuluak egin

9.2.4 Semaforoaren eraikuntza egin

9.2.5. Semaforoaren maketa egitearen kostua

  1. ATALA: AURKEZPENA

ERANSKINA

Proiektuak bete beharreko baldintzak eta ebaluazioa    14

Proiektuaren baldintzak    14

Proiektuaren ebaluazioa